XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

JAIOTZA
Legezko kontzeptuak ez bezala (Kode Zibileko 30.Art.) honek amaren sabeletik osotoro banantzen den unetik 24 ordutan bizirik irautera baldintzatzen bait du, eta gaur egun jaiotzen estatistiketan erabilitakoaren bestelako honek bizirik jaiotakoarekin identifikatzen du eta termino hau bere zentzu soil-soilik biologikoan erabiltzen dugu guk hots 180 egun baino gehiagoko ernarialdiko sorkuntz produktu bizi ala hil ororen amaren gorputzetiko erabateko iraizpena edo aterakuntza bezala alegia.

BIZIRIK JAIOA Amaren gorputzetik osotoro iraitzi edo atera ondoren arnasa hartzen duen edo bestelako bizi-zeinuren bat azaltzen duen sorkuntz produktua da.

HILDA JAIOA Hilda jaiotzat ulertzen dugu, amaren gorputzetik osotoro iraitzi edo atera aurretik heriotza etorri zaion sorkuntz produktu oro.

ERDITZEA Hemen erabilitako erditzearen kontzeptua bat dator adiera mediko-biologikoarekin, hau da: 180 egun baino gehiagoko sorkuntz produktuaren amaren gorputzetiko iraizpena edo aterakuntza, bezala produktu hori bakuna edo anizkoitza izan daitekeelarik.

BITARTE PROTOGENESIKOA Ezkontza-dataren eta bizirik jaiotako lehen umearen jaiotza-dataren arteko denboraldiari dagokio.

Bistan da ezkontza-barneko jaiotzen kasuan bakarrik kalkula daitekeela.

BITARTE INTERGENESIKOA Bizirik eta bat bestearen ondoren jaiotako bi umeren arteko denboraldiari dagokio.

Aurreko bitartearekin gertatzen denaren alderantziz, ezkontza-barnean nahiz ezkontzatik kanpora bizirik jaiotakoentzat kalkulatzen da, baldin eta aurretik bizirik jaiotako bat badago.